Passt nicht? Macht nichts! Sie können Artikel bis zu 30 Tage zurückgeben
Mit einem Geschenkgutschein können Sie nichts falsch machen. Der Beschenkte kann sich im Tausch gegen einen Geschenkgutschein etwas aus unserem Sortiment aussuchen.
Bis zu 30 Tage Rückgaberecht
Ameriketako ipar-mendebaldeko jatorrizko herrien tradizio baten berri eman zuen Eduardo Galeanok. Erretiroa hartzekotan den eltzegileak bere piezarik onena eskaintzen dio gazte hasiberriari. Eta eltzegile gazteak ez du oinordetzan jasotako maisulana gordetzen horri begiratzeko eta miresteko; aitzitik, lurraren kontra lehertzen du, mila puskatan hautsi, puskatxoak jaso eta buztinaz lotzen ditu atzera ere. Uruguaiarra beste itsaso baten ertzetan dabilen arren, kondairak ezin argiago irudikatzen du ezker abertzalearen gazte antolakundeen ezaugarria izan dena. 1979ko maiatzaren 10ean aurkeztu zen jendaurrean Jarrai. Berrogei urte igaro dira ordutik. Jaso, hautsi eta pusketetatik berria sortu. Berrogei urte eta oraino eskutik eskura darabilgu eltzea, igaroaldiak bezainbat moldatze izan dituela. Hori ospatu asmo du liburuak.